XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gorbea`ko Gurutzea

Leon XIII`a Aita Santu zala, ta XX gizaldian sartu giñala ospatu nairik, mendi tontor guztietan gurutze bat eraikitzeko asmoa agertu zuan.

Agindu ez baldin ba`zuan ere, jendea ortara bultzatu zuan.

Garai artan Aranzabia`tar Joan zan Zeanuri`ko parrokoa.

Onen bidez eta erriaren laguntzaz Gorbea`n gurutze bat jaso zan.

Gorbea`n jarri zan leen gurutzea Zorroza`ko lan-toki batean egin zan, Zabala`tar Kasto jauna arkitektoa begirale zala.

Luzea zan, luzeegi ain zuzen, 33,33 metrokoa;13.000 kilo zan guztira ta 65.000 pezta kosta zan 1901`gn. urtean.

Bultzian edo trenean Izarra`raño ekarri zuten eta emendik Gorbea tontorreraño gurdian, idiekin.

1901`go uztaillaren 16`an Zeanuri`ko parrokoak gurutzea jarriko zan lekua bedeinkatu zuan.

Geroxoago, Murgia`ko parrokoa lagun zuala, atxur aundi batzuk artuta lanean ekin zion.

Lau illabete ondoren, ego-aize epelarekin, gurutzea erabat bukatua ta bedeinkatua gelditu zan.

Gurutzearen oiñetan Meza bat ospatu zan P. Bartel jaunak itzaldia euskeraz eta erderaz egiten zualarik.

Oso denpora gutxian iraun zuan zutik leen gurutze onek.